2016/10/05

MUGIKORTASUN ASTEA

MUGIKORTASUN ASTEA



Irailaren 19tik 23ra Dimako eskolan mugikortasun astea ospatu genuen.  Mugikortasun astea urtero eskolan prestatzen den ekintza bat da eta Dimako ume eta nagusiak eskolara oinez etortzea  bultzatzea du helburu.

Urte honetan, ikasleei  hitza ematea erabaki da eta, beraz, 6. Mailakooi egokitu zaigu ekintza hau prestatzea.



Aste batzuk lehenago, mugikortasun asteko ekintzak antolatzen hasi ginen. Lau ideia atera ziren: inkesta bat egitea, pin-ak egitea aste guztian eramateko, beste urte batzuetan egindako ibilbideak aldatzea eta gurpil zulatuak konpontzen erakusteko tailerra egitea. Lau taldetan banatu ginen eta antolaketarako  behar zen guztiaz (materiala etab.) pentsatzen hasi ginen.  Dena ordutegian sartu zen eta mugikortasun astearekin hasteko prest geunden.
Astelehenean, LH4koei inkesta ematera joan ginen. Inkesta hori eskola guztiari pasatzekoa zen  eta emaitzak guri bueltatzeko. Inkestaren helburua ahalik eta pertsona gehien oinez edo bizikletaz etortzea zen. Egun horretan  pinak ere banatu ziren.
Martitzenean, 9:00etan, aterpera joan ginen gurasoekin hitz egitera, ea zenbat egongo ziren prest mugikortasun astean guri  laguntzeko.
Eguaztenean, 5. Mailakoak ipuina kontatzera joan ziren HH-ko (Haur Hezkuntzako) 4-5 urtekoei.

Eguenean batzarra egin zen bildutako guraso guztiekin, barikuko ibilbidean non kokatu behar ziren zehazteko. Gurpilak zulatzen direnean nola konpondu behar diren ere egun horretan erakutsi genuen tailer batean. Bigarren ziklokoak oso gustura aritu ziren gurekin.
Barikuan bizikleta eguna ospatu zen. Ibilbidea, ginkana eta hamaiketakoa egin genituen .Dena primeran atera zen eta denok oso ondo pasatu genuen.  
Aipatzekoa da gurasoen eta Igorreko-Dimako txirrindulari elkartekoen partetik izandako laguntza.
Eskerrik asko denoi hain egun polita pasatzen laguntzeagatik.





Ane Aviles Kerexeta  LH 6

No hay comentarios:

Publicar un comentario