2013/12/17

GURE BERBATEGIE

Aurten gure berbategie martxan jarri dogu berriro eta hainbat ikaslek hartu deure parte. Oso esaldi politak heldu zaizkigu eta hemen doatzuez disfrutatu deizuen!! Animo eta jarraitu erabiltzen gure Arratiko berbak!




Gaur egun beti galapan gabiltza leku batetik bestera
Nire osabeak muskinek txerriei kalabazeagaz emoten deutsie.
Eskolatik etxera galapan joaten naz.
Zelango kakapirrie zaren!
Egundo be ez naz esarriko hor!
Euria hasi zan eta galapan etorri nintzen.
Nire kamiseteari joskurea soltatu zaio.
Egundo enaiz Parisen egon baina nonoz joango naz.
Urli ez da egundo Gorbeiako gurutzera joan.
Prakak joskuretik apurtu jataz.
Ez zaite hain kakapirrie izin!
Itzelezko durundue entzun dogu Lemoako harrobian.
Egundo ez zaitut hain pozik ikusi.
Sagar muskine zakarrontzire bota eizu.
Nonoz lokartuko ete zara!
Ume honek zelango parau ezine dekon.
Durundu halangoa entzun da Mugarra aldetik.
Parau ezinik dabil umea traktore barrien.
Goizero goizero galapan etorten gara eskolara!
Egundo ez neban pentsauko zuk holan jokatuko zendunik!
Galapan egin behar izan dot autobusa ez galtzeako.
Etxea jausi zanean durundue kilometro batera entzun zan.
Ez dot entzun egundo aurtengo jaietan bolanderak egin duten durundue.
Sagar muskile txarrieri bota jan deien.



HAREK EZ EBAN SARRITAN
ITXI SAGARRAN MUSKINIK
BETI ARTEGA URDURI
TA IA PARAU EZINIK
HARA ETA HONA PRISAZ
GALAPAN DABIL ORAINDIK
INON EZ DAUKA ETXERIK
INON EZ DAUKA KABIRIK
NONOZ IKUSIKO AL DAU
EGUZKIAREN ARGIRIK
FRAKETAKO JOSKURAK BE
EZ DAUTSIE EITEN MINIK
MUNDUAN IZINGO ETE DA
INON DURUNDU BARDINIK
EGUNDO EZ DOT IKUSI
HOLANGO KAKAPIRRIRIK!!
(Doinua:Hababera)

2013/10/24

GAZTAINA EGUNA

Urriaren 18an, pasa den ostiralean, urtero urtero  bezala GAZTAIN EGUNA ospatu genuen.

INDUSIN GAZTAIN EGUNA OSPATZEN
Aurten gaztainak biltzera joan ordez, Bargondiatik, Abaro eta Baltzola kobetatik zehar, Jentilzubi azpitik Indusira egin genuen ibilbidetxoa. Tarteka marteka seigarren mailakoek toki ezberdinetan azalpenak ematen zizkiguten bai gaztainen inguruan, bai linoaren inguruan edota ikusten genituen paraje  zoragarrien inguruan. Indusira heldu bezain pronto bazkaldu genuen, danbolinean erretako gaztainak jan , txistu eta danbolin soinuekin dantza egin eta ondoren pixkanaka-pixkanaka eskolarantz bueltatu ginen.
Egun ederra egin zigun eta eguraldia lagun, primeran pasatu genuen.


HABITAT EGUNA

Pasa den urriaren 4an, HABITAT EGUNA kontuan izan genuen eskolan. Hainbat ekintza egin ziren, horien artean Jentiltxuren mezua irakurri goizeko irratsaioan,
 ormairudiak mailaka egin,
 ikasturte honetarako kurtso bakoitzak izango dituen konpromezuak sinatu,
FRUTA ezberdinak dastatuz hamaiketako ederra egin eta....
arratsaldean "XIRINGA" jaia
Zein ederto pasatu ziren gure umeak!!!
Hori bai, haien gustuko saltsa!!!


2013/10/03

2013 -2014 IKASTURTE BERRIA MARTXAN

HONA HEMEN GURE ESKOLAKO ZUZENDARIAK, AINHOA BARAIAETXABURUK, BEGITU ALDIZKARIRAKO IDATZITAKO ARTIKULUA IKASTURTE HASIERA DELA ETA. Hasiera guztiek lez, ikasturte barri batek beldur ugari pilatzen deuskuz motxila barrian, ohikoa da, neurri baten, etor daitekeen edo ezagutzen ez dogun gauza beten aurrean horrelako sentimenduak pilatzea. Izan be ikasturte barriak, urteroko eginkizunez aparte, askotariko zalantza, buruhauste eta lana pilatzen dau. Eskola komunitatearen barnean egozten diren arazo, funtzionamendu, ikasleen garapen, harreman, proiektu, jarrera… zein balioen lanketari dagozkienak esaterako. Dudarik ez, ardatz nagusia, umeen ongizate eta garapen integralaren norabidean kokatzen dogu eta bide hau auzolan konpartitua da, familia eta herriko beste eragileekaz be. Nire ikuspuntutik, ikastetxeak daukan zeregin garrantzitsuena, alde guztien arteko lan komun hori harmonizatzea, era baikor eta ilusio handiagaz alkarlana egituratu, osatu eta bideratzean datza. Beti be guztion arteko hausnarketa eta iritziak kontuan hartu eta erabakiak partekatuta. Beraz, gure funtzio eta zereginetan harremanak egoki bideratzearen ildo berean parte hartzea ezinbestekoa da, bai ume,guraso eta eragileen parte hartzea. Ikasleak ez ezik guztiok aberasten gaituelako. Gehiago oraindik, aniztasunaz baliatu behar dogu, ezberdinen planeta honetan bardinen arteko harreman eta eskubideen kultura garatzeko, nor norbera izanik egungo gizartean akordioetara heldu eta erantzunkizunez jokatu eta erabakiak hartu ahal izateko. Zelan ez, emozio, sentimenduen errekatxoak askatzeko laguntza beharra dogu, eta gu horixe gara, laguntzaile! Laguntzaile bizitzaren aldera pausoz pauso abiarazteko. Ikasleak maitatu, tresna, trebetasun eta autonomiaz dohainduz. Bide beretik, eskolako leihotik ingurunera begira nagoenez, derrigorrez aipatu behar, berdinen arteko laguntzak ahalbideratzean kokatzen direla gure pedagogiaren estrategia eta praktikak; bakoitzaren abiapuntutik aktiboki esperientziak eta bizitzarako balioak, gaitasunak uztartu eta eraikiz. Amaitu aurretik, eskertzea besterik ez dot, pertsona asko dira eta hau guztia posible egiten laguntzen daurienak, irakasle, ikasle, langile,guraso, herritar, udal eta erakundeetako ordezkariak…guztiei nire eskerrak hainbeste gauza erakutsi eta apoiatzearren. Eskerrik asko ulertu, erakutsitako afektu, pazientzia eta une latzetan energia ziztatzeagatik; Eskerrik asko bide konplexu eta inoiz noraezean be zeregin honetan lagundu eta bidea konpartitzeagatik. Bildurrei aipamena eginez hasi naz, barruraino sartzen direlako eta gero gauaren erdian ateratzen direlako amets gaizto batean, ba heldu jaku amets egiteko tenorea, sortu daiguzan umeentzat guneak, manipulazio eta esperientzia guneak, kontura gaitezan umeen behar eta nahietaz… Beraz, emon dagiogun bide ametsari eta ongi etorri ikasturte barrira!