Martxoaren
8an, eskolan Emakumeen Nazioarteko eguna ospatu dogu.
Ospakizun horretan hainbat kontzeptu landu ditugu. Aurten, gurasooi etxean
zertan laguntzeko gai garen landu nahi izan dugu. Lanketa hori eskolan hasi da
baina etxeetan jarraipen bat izan behar du.
Eskola guztiak “hamabost egunetako erronka”
aurrera eramango dugu. Horrek honako hau esan nahi du, hamabost egunetan zehar gure
seme/alabek etxeko lan bat egiten ikasten ibiliko dira eta hamabosgarren egunean, gai izan behar dira ekintza hori eurek bakarrik
egiteko. Egun horretan, bakarrik egiteko gai diren egun horretan, umeari
argazkiak aterako zaizkie (lana bera egiten ari diren momentuan) gero gelan
gelakideen aurrean ahozko azalpena eman dezaten.
Honako hauek dira gelaz- gela adostutako
erronka ezberdinak:
-HH3:Erropa zikina otzarara bota
-HH4: Etxean birziklatu eta kalean ontzi egokira
eramatea zaborra
-HH5: Zapatak garbitu
-LH1: Mahaia jarri eta batu
-LH2:
Erratza pasatu
-LH3: Oheak
egin
-LH4: Erratza
pasatzea
-LH5:
Harrikoa egin
-LH6: Komuna
garbitu.
PAREKOTASUNAREN BILA DENOK DUGU ZER
ESAN ETA ZER EGIN!!!