2011/12/22

JENTILTSU ETORRI DA!!!

Kaixo danori !!! Jentiltxu etorri da eta gabonetako opari moduen bideo polit hau itxi deusku gure eskola danori erakusteko, hemen daukazue Dimako Eskolako
LIPDUB-a . . .



                     Ondo pasau gabonetan !!!

2011/11/17

IKASTURTEARI AGURRA

2011-2012 ikasturte barria martxan dogu dagoeneko.Jakin dakigu eskola komunitateko partaide guztion zeregina eta elkarlana zein garrantzitsua eta determinantea  dan ikasleen garapen integralari begira, hezkuntza helburuen lorpenari  zein jarrera eta balioen eskuratzeari  begira.

Aurretik joatzue eskolaren funtzionamendu egokirako ahaleginak eta bi egiten saiatuko garela, baita be zuon guztion iritzi eta iradokizunak kontuan hartuko doguzala, ziur baikagoz heziketa proiektu horretan indarrak batzeak, fruituak ez ezik,harreman eta elkarlanerako esparru barriak zabaltzen dabezala.

Ez goaz ukatzera, ikasturtean zehar era askotako  eragozpen edo arazoak sortuko jakuzanik, baina  horrei irteera eta soluzioa emoteak eragiten duen poz eta sentsazio baikorraren  bila abiatu gura dogu.

Eta agurrari kolorea emoteko, hemen Gabriel Celaya-ren olerki bat…
Heztea eta txalupa bati motorra jartzea bat da
Neurtu, pisatu, orekatu egin behar da
Eta alde guztiak abian jarri.
Baina horretarako
Norberak bere baitan izan behar ditu
Marinel sen pitin bat
Pirata sen pitin bat
Poeta sen pitin bat
Baita kilo eta erdi pazientzia
Metatua ere.
Baina lasaigarria da amestea
Beharra egiteko unean,
Txalupa hura, ume hura
Urez urrutira joango dela.
Amets egin nola txalupa horrek
Gure hitzen karga eramango duen
Urrutiko itsas portuetara, urrutiko irleetarantz.
Amets egitea,
Egunen batean
Gure txalupa
Loak hartzen duenean,
Gure banderak segiko duela
Txalupa berrietan mastan zutik

2011/05/26

DIMAKO KULTUR ASTEA

Dimako kultur asterako hainbat ekintza prestatu ditugu guraso eta eskolakoak. Gurasoen Elkartekoak beraien 25. urteurrena ospatuko dute ZORIONAK!!!!!

KORRIKA

Korrika ez zan Dimetik pasatu baina... ez gendun pasetan itxi!!!
 Kilometroa eskola eta gurasoen artean erosi zan
goizaldean hantxe egon ginen lekukoaren zai danok batera

2011/02/14

EA21 piztien katalogotxoa

DIMA-UGARANAKO HERRI IKASTETXEA                         
Eskola Jasangarriaren bidean


Guraso, ikasle, aitite amama, auzokide agurgarriok:
Gure baserri inguruetan, erreka bazterretan edo basoan bizi izan diren edo diren animalia “piztiak” ezagutzera eta euren katalogotxo bat egin gura dogu.

Bai, piztiak gure doguz, ez etxeko animalia gisa ezagutuak direnak.

Honetarako ezinbestekoa dogu zuen laguntza, eta lehen pauso modura animaliok identifikatzeko izenak eskatzera gatozkizu, zein ingurutan bizi ziren, zertaz elikatzen edo alimentatzen ziren edo antzeko gauzak aipatzen badozuez, ondiño hobeto. Aurretiaz eskerrik asko!

Piztiaren izena Ezaugarriak

Esaterako:





Urtxakurra

Erreka bazterretan bizi da, errekako arrainak jaten ditu




Beraz,gure inguruan bizi izan edo dan   piztitxoren baten barri badozu....jakin egiguzu!

2011/02/01

2011-2012 IKASTURTERAKO AURREMATRIKULA ZABALIK

 DIMA-UGARANAN ...
                                                                   
  

AURREMATRIKULA ZABALIK
APUNTATU   zaitez !!!
Urtarrilaren 31tik - zezeilaren 11ra
                                                       
                     
                                       
Denbora aprobetxatzeko                     Elkarregaz biziten ikasteko            
Ikasten eta pentsetan ikasteko            Senaz jokatzeko
M aitasunez hazteko                            Kirolean trebatzeko
A rduraz biziten ikasteko                    Osotasunean garatzeko
K omunikatzen ikasteko                      Lagunekaz olgetako
O sasuntsu biziteko                              Ametsak errealitate bihurtzeko.


          ZATOZ GUGAZ!!!

2011/01/31

Santa Ageda


Haurrak bere inguruko agerpen kulturarekiko interesa eta errespetuzko jarrera gara dagian, Euskal Herrian eta Dimako herrian hain zuzen, sustraituta dagoan Santa Ageda eguna ospatuko da.

Eskola mailan bezperako ohitura zaharra jarraituz haur-hezkuntzako ikasleak herrian zehar arituko dira eta lehen hezkuntzakoak Dimako auzoetan.

Askotan jarduera hau besterik ezta egiten, eta haurrei galdetutakoan ez dabe informazio askorik gai honi buruz: Nor zan Santa Ageda, Zergatik egiten da, Zergatik ospatu, Zer dino kantak…

Santa Ageda edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean ospatzen dan jaia da. Ohitura egun honetan edo bezperan, herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea da. Herrian zehar, makilekin lagunduz abesten da, lurrean joaz erritmoa markatuz.

Arratian bildutako koplak (Juan Manuel Etxebarria Ayesta, Deusto Unibertsitatea)

HASIERAKO AGURRA

Oles ta oles bakean
kantetan asi gaitean
Agate Deuna kantetan gatoz
etxe ontako atean.
Kantauko badu esan deiskula
iñor badago etxean
iñork ezetzik eztiño eta
kantetan asi gaitezan

Kristau maiteak gogoan artu
nortzuk gagozan atean
aurtengo urteko kinto gazteak
Santa Agedantzat batzean.
Kantauko bada esan deiskula
iñor badago etxean
iñok ezetzik ez diño eta
kantetan asi gaitezan

Soldadu goaz soldadu
amaren seme sobradu
borondaterik baldin badago
limosna bila gatoz gu.
Limosneruok, Santa Ageda
ez da astean astean
urtean baten eta beratan
zezeilaren bostean

BUKAERAKO AGURRA

NAGUSIARI

Errotapean arria dago
aren ganean txoria
etxe ontako nagusi jauna
propietario andia
propetario andia eta
diru askoren jaubia
guri limosna emongo deusko
eun errealeko barria

ABADEARI

Izar ederrak zeruan dagoz
mundua argitutzeko
etxe ontako abade jauna
erligiñoa zaintzeko
Aita Santua Erroman dago
Jesukristoren ordeko
jauna berori eskogiduta
dago aren lekureko

ALKATEARI

Alkate onak erri askotan
batean eta bestian
Zeberiokoalangorik ez da
bat bera bere Bizkaian
tabernan meatz allegatzen da
eleizan ahal duanian
jaun ori ona dala guk letxe
dakie mundu guztian

ETXEKO ANDREARI

Ondo andratxu preparadea
etxe ontako andria
erri onetan onena dauka
baita berorrek ondria
ondo andratxu kariñosea
biotza limosneria
gaur guretzako emongo deusku
limosna guztiz andia

ALARGUNARI

Armarioan sagua
ari begira katua
etxe ontako etxeko andrea
alargun bedeinkatua.
Bere senarra gizon ona zan
egoanean munduan
orain gloriak gozatzen dago
Santa Agedagaz Keruan

MUTIL GAZTEARI

Ortxe goitxuan iturri
ura txorrotik etorri
etxe ontako zaldun gazteak
amalau urre txintxarri.
Amalau urre txintxarrirekin
zazpi damaren eguzki
guzti orreri gitxi eretxita
geiago ditu merezi.

SEME-ALABEI

Ortxe goietan ardiak dagoz
mendian arran-soñuan
etxe onetan seme-alabak
ezkonduteko moduan
euron doteak andiak dira
danok dakigun moduan
seme-alabok ezkonduteko
askok gura dauz munduaz

NESKA GAZTEARI

Lore ederra guztiz argia
udabarriko loria
duda bagarik axelangua
emeko dama gaztia
klabelinatzu guztiz polita
ganera dote andia
ori logratzen gau ta egun dabil
erri guztiko jentia

TXIKIARI

Ortxe ortuan aza bi
bata besteari adi
etxe ontako txikerrenentxuak
urrekurtzea dirudi
Etxe ontako txikerrentxuak
edertasuna ugari
bere aurpegi eder orretan
merezi dituz mosu bi

TABERNARIARI

Geuri entzuten ementxe dauka
taberna ontan gentea
eta guk ondo kantau eiteko
sikurik dogu samea
samea freskatu egiteko
uts utsik dago botea
len baño len ba bete egizu
taberneratxu maitea

SOSIK EMOTEN EZ DAUANENTZAKO

Erbia dago azatzan
erbikumea babatzan
etxe ontako uzaba jauna
samarañoko kakatzan

2011/01/20

GABON OSTEA

Zer moduz ibili zarete oporretan? Ondo aprobetxatu dituzue egun guztiak? Beno ba, Gabonak bukatu dira eta berriro hemen gaude, eskolan. Indar berrituta etorri gara hiruhilabete honi ondo heltzeko, hainbat ekintza izango bait ditugu: Santa Ageda, Inauteriak, nolega, antzerkiak, idazleak eskolan...
Guztiaren berri emango dizuegu ekintzak egin ahala.