2015/03/28

KORRIKA TXIKI

KORRIKA TXIKIKO MEZUE


EUSKAHALDUNDU!!

18. korrikaren mezuak honela zioen:
“Herri hau euskaraz pentsatuko dugu, edo ez da izanen”.
 19. Korrikak “Herri hau euskaraz pentsatzen ahal dogu, edo ezin dogu pentsatu”, berretsi behar dogu: euskahaldundu gaitezen.
Euskal Herria euskalduntzeko norberaren eta taldearen ahalmenean sinetsi behar dogu, garaia da  erabil dezagun ahalmen hori.
 Ahaldundu gaitezen Euskararen eta euskalgintzaren egoeraz. Batu dagiguzan nire, zure, haren ahalegin pertsonalak eta biderka dagigun gure ahalmena auzolanean.
Egin dagigun euskaraz eta eragin.  Euskaraz bizi gaitezan euskaldunok!  Erabil dagigun ahalmen hori!
Euskaldun eta euskaltzale guztiok osatzen dugu Euskal Herria, Euskararen Herria. Eta horixe aldarrikatu nahi dogu: guztion artean, auzolanean eta elkarlanean, lortu ahal dugula euskaraz biziko den herria, euskalakariz osatutako herria. Herri honek auzolanean eta elkarlanean lorpen handiak egin ditu -Korrika bera, esaterako- eta iraganean bezala gaur egun ere eskuzabala eta ahaltsua dela frogatu gura du.           Hori da Korrikaren eta AEKren nahia.
Eta nahia ahala da. Ahalmen pertsonala eta kolektiboa: norbanakook auzolanean zein erakundeekin eta instituzioekin batera elkarlanean. Dakienak erabiltzeko eta ez dakienak ikasteko ahala; ikasteko eta erabiltzeko eskubidea bermatzeko ahala; euskaltegiak ikaslez betetzeko ahala; euskal kultura hedatzeko eta euskal hedabideak aupatzeko ahala; euskara taldeak laguntzeko eta euskalgintza babesteko ahala…
Korrika 19.ak ahalmen metaketa izan gura dau, euskeraz dakigunok ahal dogu erabili, ahal dogu ikastea eragin. Hori sinetsi eta praktikatu beharra dogu. Gutako bakoitzaren eta gu guztion nahiak eta ahalak, auzolanak eta elkarlanak eragingo baitu Euskal Herria, benetan, Euskararen Herria izatea. Hori dogu bidearen abiapuntu! Egin dagigun Urepeletik Bilbora euskera abia dadila, entzun dadila!
Bai, euskara pentsamendua sortzen duen  euskal herritar bakoitzaren  eta komunitate honen hizkuntza  bilakatu behar dugu.
Herri hau  euskaraz senti, pentsa eta bizi behar  dugu, edo ez da izanen. Hautatu dagigun , beraz, gure  hizkuntzaren geroa,  gure herriaren geroa.
Gora Korrika!      Gora Euskerea!      Gora Euskal Herria euskalduna!!

                                                                                 Diman, 2.015eko martxoaren 27an

2015/03/06

2015eko Martxoaren 8a Dimako Eskolan