2016/02/18

SANTA AGEDA BEZPERAN KOPLAK KANTATZEN





ZEIN ONDO IBILI GINEN SANTA AGEDA BEZPERA EGUNEAN AUZOZ-AUZO KOPLA ZAHARRAK KANTATZEN!!!
ESKERRIK ASKO DANORI ZEUON HARRERA ONAGATIK!!!










2016/02/17

EUSKAL INAUTERIAK Dima-Ugarana

EUSKAL INAUTERIAK 2016                                      Dima-Ugarana HI


Inauteriak ez dira Euskal Herrira bakarrik hedatzen. Mundu guztiak ezagutu izan dauz eta era berean bizi. Gaur egun bere ez dira gutxi jai honeek berpizten eta gaurkotzen dabezen herriak. Honeetatik bat Euskal Herria berau dogu.

Diman bere, usadioari jarraituz, Euskal inauteriak ospatu doguz. Horretarako probintzia ezberdinetako inauterietako pertsonai esanguratsuenak, entzutetsuenak… ekarri doguz  gogora.  Horrek ezagutuz joan ahala, gure Euskal Herriko mapan kokatzen joan gara eta era berean, “Norberak norberea, alkarregaz guztiona” lelopean “bat eginik” gure puzzlea osatu izan dogu.Danon parte hartzearekin eta gurasoon berotasunarekin goiz polita pasatu dugu.