2011/11/17

IKASTURTEARI AGURRA

2011-2012 ikasturte barria martxan dogu dagoeneko.Jakin dakigu eskola komunitateko partaide guztion zeregina eta elkarlana zein garrantzitsua eta determinantea  dan ikasleen garapen integralari begira, hezkuntza helburuen lorpenari  zein jarrera eta balioen eskuratzeari  begira.

Aurretik joatzue eskolaren funtzionamendu egokirako ahaleginak eta bi egiten saiatuko garela, baita be zuon guztion iritzi eta iradokizunak kontuan hartuko doguzala, ziur baikagoz heziketa proiektu horretan indarrak batzeak, fruituak ez ezik,harreman eta elkarlanerako esparru barriak zabaltzen dabezala.

Ez goaz ukatzera, ikasturtean zehar era askotako  eragozpen edo arazoak sortuko jakuzanik, baina  horrei irteera eta soluzioa emoteak eragiten duen poz eta sentsazio baikorraren  bila abiatu gura dogu.

Eta agurrari kolorea emoteko, hemen Gabriel Celaya-ren olerki bat…
Heztea eta txalupa bati motorra jartzea bat da
Neurtu, pisatu, orekatu egin behar da
Eta alde guztiak abian jarri.
Baina horretarako
Norberak bere baitan izan behar ditu
Marinel sen pitin bat
Pirata sen pitin bat
Poeta sen pitin bat
Baita kilo eta erdi pazientzia
Metatua ere.
Baina lasaigarria da amestea
Beharra egiteko unean,
Txalupa hura, ume hura
Urez urrutira joango dela.
Amets egin nola txalupa horrek
Gure hitzen karga eramango duen
Urrutiko itsas portuetara, urrutiko irleetarantz.
Amets egitea,
Egunen batean
Gure txalupa
Loak hartzen duenean,
Gure banderak segiko duela
Txalupa berrietan mastan zutik

No hay comentarios:

Publicar un comentario