2011/01/31

Santa Ageda


Haurrak bere inguruko agerpen kulturarekiko interesa eta errespetuzko jarrera gara dagian, Euskal Herrian eta Dimako herrian hain zuzen, sustraituta dagoan Santa Ageda eguna ospatuko da.

Eskola mailan bezperako ohitura zaharra jarraituz haur-hezkuntzako ikasleak herrian zehar arituko dira eta lehen hezkuntzakoak Dimako auzoetan.

Askotan jarduera hau besterik ezta egiten, eta haurrei galdetutakoan ez dabe informazio askorik gai honi buruz: Nor zan Santa Ageda, Zergatik egiten da, Zergatik ospatu, Zer dino kantak…

Santa Ageda edo Santa Agedako bezpera otsailaren 5aren aurreko egunean ospatzen dan jaia da. Ohitura egun honetan edo bezperan, herrietan koplak kantatu eta diru edo janari eske ateratzea da. Herrian zehar, makilekin lagunduz abesten da, lurrean joaz erritmoa markatuz.

Arratian bildutako koplak (Juan Manuel Etxebarria Ayesta, Deusto Unibertsitatea)

HASIERAKO AGURRA

Oles ta oles bakean
kantetan asi gaitean
Agate Deuna kantetan gatoz
etxe ontako atean.
Kantauko badu esan deiskula
iñor badago etxean
iñork ezetzik eztiño eta
kantetan asi gaitezan

Kristau maiteak gogoan artu
nortzuk gagozan atean
aurtengo urteko kinto gazteak
Santa Agedantzat batzean.
Kantauko bada esan deiskula
iñor badago etxean
iñok ezetzik ez diño eta
kantetan asi gaitezan

Soldadu goaz soldadu
amaren seme sobradu
borondaterik baldin badago
limosna bila gatoz gu.
Limosneruok, Santa Ageda
ez da astean astean
urtean baten eta beratan
zezeilaren bostean

BUKAERAKO AGURRA

NAGUSIARI

Errotapean arria dago
aren ganean txoria
etxe ontako nagusi jauna
propietario andia
propetario andia eta
diru askoren jaubia
guri limosna emongo deusko
eun errealeko barria

ABADEARI

Izar ederrak zeruan dagoz
mundua argitutzeko
etxe ontako abade jauna
erligiñoa zaintzeko
Aita Santua Erroman dago
Jesukristoren ordeko
jauna berori eskogiduta
dago aren lekureko

ALKATEARI

Alkate onak erri askotan
batean eta bestian
Zeberiokoalangorik ez da
bat bera bere Bizkaian
tabernan meatz allegatzen da
eleizan ahal duanian
jaun ori ona dala guk letxe
dakie mundu guztian

ETXEKO ANDREARI

Ondo andratxu preparadea
etxe ontako andria
erri onetan onena dauka
baita berorrek ondria
ondo andratxu kariñosea
biotza limosneria
gaur guretzako emongo deusku
limosna guztiz andia

ALARGUNARI

Armarioan sagua
ari begira katua
etxe ontako etxeko andrea
alargun bedeinkatua.
Bere senarra gizon ona zan
egoanean munduan
orain gloriak gozatzen dago
Santa Agedagaz Keruan

MUTIL GAZTEARI

Ortxe goitxuan iturri
ura txorrotik etorri
etxe ontako zaldun gazteak
amalau urre txintxarri.
Amalau urre txintxarrirekin
zazpi damaren eguzki
guzti orreri gitxi eretxita
geiago ditu merezi.

SEME-ALABEI

Ortxe goietan ardiak dagoz
mendian arran-soñuan
etxe onetan seme-alabak
ezkonduteko moduan
euron doteak andiak dira
danok dakigun moduan
seme-alabok ezkonduteko
askok gura dauz munduaz

NESKA GAZTEARI

Lore ederra guztiz argia
udabarriko loria
duda bagarik axelangua
emeko dama gaztia
klabelinatzu guztiz polita
ganera dote andia
ori logratzen gau ta egun dabil
erri guztiko jentia

TXIKIARI

Ortxe ortuan aza bi
bata besteari adi
etxe ontako txikerrenentxuak
urrekurtzea dirudi
Etxe ontako txikerrentxuak
edertasuna ugari
bere aurpegi eder orretan
merezi dituz mosu bi

TABERNARIARI

Geuri entzuten ementxe dauka
taberna ontan gentea
eta guk ondo kantau eiteko
sikurik dogu samea
samea freskatu egiteko
uts utsik dago botea
len baño len ba bete egizu
taberneratxu maitea

SOSIK EMOTEN EZ DAUANENTZAKO

Erbia dago azatzan
erbikumea babatzan
etxe ontako uzaba jauna
samarañoko kakatzan

2 comentarios:

  1. Egun on....

    ohiturei eutsi behar dotseguz....!!!

    ondo legoke egun horretan abestuko doguzenak ipintea, ensaietan joateko etxeetan be.

    animo eta aurrera!

    ResponderEliminar
  2. 6. mailakoak faltan botako doguz barikuen...
    euren ahots gozoak Berrizen entzungo ete direz?
    helbide honetan argazki batzuk ikusi leikez
    http://kellscollegecampberriz.wordpress.com/

    ResponderEliminar