2010/12/17

Euskeraren astea

Euskararen egunaren inguruan hainbat ekintza burutu ditugu ikastetxean eta ikastetxetik kanpo: merkatu txikia,euskal kantak, euskal dantzak, baserrien izenak...landu ditugu.
Aurten oso arrakastatsua izan den ekintza bat burutu dugu ere, hain zuzen ere, ikasleek beraien argazki bat ekarri zuten bere baserriaren argazkiarekin eta izenarekin batera. Ideia zen, lehengo ohitura zaharra berreskuratzea eta pertsona bakoitzari bere baserriaren izenetik deitzea, adibidez: Ainara Bastarratxekoa, Nile Urrikoastuiekoa… eta gero Dimako mapa batean kokatu genituen.





1 comentario:

  1. Pertsona bakoitza bere baserriaren izenetik deitzearena PRIMERAKO ideia... danoi etorri jaku ondo baserrien izenak ikasteko
    aupa zuek!

    ResponderEliminar