2013/10/03

2013 -2014 IKASTURTE BERRIA MARTXAN

HONA HEMEN GURE ESKOLAKO ZUZENDARIAK, AINHOA BARAIAETXABURUK, BEGITU ALDIZKARIRAKO IDATZITAKO ARTIKULUA IKASTURTE HASIERA DELA ETA. Hasiera guztiek lez, ikasturte barri batek beldur ugari pilatzen deuskuz motxila barrian, ohikoa da, neurri baten, etor daitekeen edo ezagutzen ez dogun gauza beten aurrean horrelako sentimenduak pilatzea. Izan be ikasturte barriak, urteroko eginkizunez aparte, askotariko zalantza, buruhauste eta lana pilatzen dau. Eskola komunitatearen barnean egozten diren arazo, funtzionamendu, ikasleen garapen, harreman, proiektu, jarrera… zein balioen lanketari dagozkienak esaterako. Dudarik ez, ardatz nagusia, umeen ongizate eta garapen integralaren norabidean kokatzen dogu eta bide hau auzolan konpartitua da, familia eta herriko beste eragileekaz be. Nire ikuspuntutik, ikastetxeak daukan zeregin garrantzitsuena, alde guztien arteko lan komun hori harmonizatzea, era baikor eta ilusio handiagaz alkarlana egituratu, osatu eta bideratzean datza. Beti be guztion arteko hausnarketa eta iritziak kontuan hartu eta erabakiak partekatuta. Beraz, gure funtzio eta zereginetan harremanak egoki bideratzearen ildo berean parte hartzea ezinbestekoa da, bai ume,guraso eta eragileen parte hartzea. Ikasleak ez ezik guztiok aberasten gaituelako. Gehiago oraindik, aniztasunaz baliatu behar dogu, ezberdinen planeta honetan bardinen arteko harreman eta eskubideen kultura garatzeko, nor norbera izanik egungo gizartean akordioetara heldu eta erantzunkizunez jokatu eta erabakiak hartu ahal izateko. Zelan ez, emozio, sentimenduen errekatxoak askatzeko laguntza beharra dogu, eta gu horixe gara, laguntzaile! Laguntzaile bizitzaren aldera pausoz pauso abiarazteko. Ikasleak maitatu, tresna, trebetasun eta autonomiaz dohainduz. Bide beretik, eskolako leihotik ingurunera begira nagoenez, derrigorrez aipatu behar, berdinen arteko laguntzak ahalbideratzean kokatzen direla gure pedagogiaren estrategia eta praktikak; bakoitzaren abiapuntutik aktiboki esperientziak eta bizitzarako balioak, gaitasunak uztartu eta eraikiz. Amaitu aurretik, eskertzea besterik ez dot, pertsona asko dira eta hau guztia posible egiten laguntzen daurienak, irakasle, ikasle, langile,guraso, herritar, udal eta erakundeetako ordezkariak…guztiei nire eskerrak hainbeste gauza erakutsi eta apoiatzearren. Eskerrik asko ulertu, erakutsitako afektu, pazientzia eta une latzetan energia ziztatzeagatik; Eskerrik asko bide konplexu eta inoiz noraezean be zeregin honetan lagundu eta bidea konpartitzeagatik. Bildurrei aipamena eginez hasi naz, barruraino sartzen direlako eta gero gauaren erdian ateratzen direlako amets gaizto batean, ba heldu jaku amets egiteko tenorea, sortu daiguzan umeentzat guneak, manipulazio eta esperientzia guneak, kontura gaitezan umeen behar eta nahietaz… Beraz, emon dagiogun bide ametsari eta ongi etorri ikasturte barrira!

No hay comentarios:

Publicar un comentario