2014/04/09

GURE BERBATEGIE



Gure berbategie martxan da barriro.  Zuok idatzitako esaldi eder batzuk doaz hemen.  Eskerrik asko parte hartu dozuen guztiori eta jarraitu gure berbak erabilten.  Animo!!

APATX EGIN NAUEN BATEN
NAHIKO LEKU EZKUTUAN
TXIPRISTIÑE JAUSI JATAN
ITURRITIK MOMENTUAN
DI-DA ALTXATU NINTZAN TA
NEURE ALDARTE ESTUAN
ANTOJUE EMON EUSTAN
TA HASI NINTZEN KANTUAN
INONGO DONGERIK BARIK
NAHIKO MODU SAKRATUAN
GUZTIA LORRINDU NAUEN
ERRIMA ETA PUNTUAN
ORAIN NAZ GIZON MAKURRE
NERONEN BASAMORTUAN
ARAMUTELEA DAGO
ARAMUA DAN LEKUAN!

ARAMUE IKUSTEN BADOT, DI-DA BATEN IRTETEN NAZ.
NIK AHIZTARI APATXIN EGITEKO ESAN DOTSAT.
ITURRIEN EDANEKO UREK TXIRRIPISTIÑEZ BUSTI DOSTEZ FRAKAK.
NIK PORRUERI ANTOJUE DEKOTSET.
UMETSUEK APATXIN EGIN DAU
DI-DA BATEAN EGIN NITUEN ETXERAKO LANAK
GURE KORTAN ARAMU ASKO DAUDE
ETXETIK DI-DA BATEN HELDUTEN NAZ ESKOLARA
PLATANO USTELAK ANTOJUE EMOTEN DOSTE
GUK TXIKITAN APATXIN EGITEN GIÑUN BAINA ORAIN HANDIAK EGIN GARA ETA ORAIN ESERI EGITEN GARA.
PISTINARA SALTO EGIN DUT ETA INGURUKOAK TXIRRIPISTIÑEZ BETE DITUT.
LETXUGEK EREITEKO LURRE LORRINDU DOT.
ETXEKO LANAK DI-DA AMAITU DITUT ETA FUTBOLEAN JOLASTERA JOAN NAIZ
APATX EGITEKO ESAN ARREN, GELA GUZTIA LORRINDU ARTE EZ DA GELDITUKO GURE UMEA.
URIOLAK GURE ETXEA LORRINDU DAU.
ARAMU BALTZ HANDI HORREK ANTOJUE EMOTEN DOSTE.
TXARKOAN SALTO TA SALTO ETA PRAKAK TXIRRIPISTIÑEZ BETETA AILEGATU NAZ ETXERA
BROKOLIRIK EZ DOT GURE, ANTOJUE EMOTEN DEUST.



2014/04/01

KONPOSTAGAILU BARRUKO ABENTURA

Martxoaren 26an konpostaren inguruko tailerra izan genuen eskolan. Zikloka bildu ginen eta azalpenak hartu genituen.
Konpostaketa gai organikoa etxean birziklatzeko modurik errazena da. Konpostaketarekin konposta lortzen da, landareentzako ongarri naturala. Konpostaketa konpostagailuan egiten da, eta Arratiako Mankomunitatean doan eska daiteke. Oso erraza da eta gauza asko ikasten dira. Ingurugiroari esku bat luzatu nahi izanez gero eskatu eta ekin lanari. Jakin ezazue janari hondarrak ( egosiak zein egosi gabeak), kafe eta infusio hondarrak, lorategiko hondarrak eta abar konposta daitezkeela.

2014/03/28

IKASLE EUSKALDUN ELEANIZTUNAK

Ikasle euskaldun eleaniztunak sortzeko proiektua martxan da Egian eta Diman

Donostiako Aitor ikastolan eta Dimako Ugarana herri eskolan eman ditu lehen pausoak ikasle euskaldun eleaniztunak hizkuntza proiektuak. Euskararen Kontseiluko kideez osatutako lan talde batek abiatutako egitasmoa da, Euskal Herriko edozein ikastetxetan aplikatzeko moduko eredu bat osatzeko xedearekin.

Gehiago irakurtzeko jo helbide honetara:
http://www.naiz.info/eu/actualidad/noticia/20140324/ikasle-euskaldun-eleaniztunak-sortzeko-proiektua-martxan-da-egian-eta-diman#

2014/03/20

DIMAKOOK DORRE MADARIAGAN ETA BILBOKO ITSAS MUSEOAN



Martxoaren 17an Haur Hezkuntzakoak eta Lehen Hezkuntzako lehen ziklokoak Busturian dagoen Dorre Madariagara joan ziren baita Mundakako hondartzara ere. Eguraldi ederraz gozatzeaz gain paisaiaz ere disfrutatu zuten.





Martxoaren 18an Lehen Hezkuntzako bigarren eta hirugarren ziklokoak Bilboko Itsas museora joan ziren. Hainbat kontu edo istorio entzuteko aukera izan genuen baita tailerretan parte hartzeko ere.

2014/03/06

INAUTERIAK 2014 - ITSASOA -


 

Aurtengo inauterietan Dimako eskolak aukeratu duen gaia ITSASOA izan da. Zergatik itsasoa? Bada, negu honetan gure itsasoa erabat haserretuta ibili izan da eta oraindik ere hala darrai. Azken hilabetetan gehienon artean izan dugu bera, itsasoa, mintzagai. Olatuak gora eta behera,  nondik neurtzen den olatu bat, zer nolako kalteak, alerta laranjak, gorriak, itsasgora, marea biziak...
Gure itsasoa apurtxo bat ulertu nahian eta Diman itsasorik ez denez, itsasoa Dimaratzen ahalegindu ginen pasa den ostiraleko emanaldian. Bertso eder batekin eman izan zitzaion hasiera ekitaldiari eta ondoren ikasleak taldeka agertzen joan ziren.
 Lehenengoak 4 urteko umeak, itsasoa era gordinean erakutsi ziguten. Ondoren, 5 urtekoak, Dimako itsasoko urpekariak "plisti-plasta" kantarekin itsasoaren barruak miatzen ibili ziren.
Ur azpi-azpian, ur sakonetan ibiltzen dira urpekariak, baina zer agertu zen ur azalean? Balea, balea aurkitu zuten 6. eta 2. mailakoek. Horren antzezpen polita ikusi genuen.
3 urtekoak bai pirata ausartak. Itsasoetatik altxorren bila ibiltzeko ezinbestekoa  da ausardia izatea. Baina altxorra ez ezik arrainak ere harrapatzen dituzte gure eskolako 2 urteko umeek. Eta hala egin zuten "isil-isilik" kantaren erritmoa jarraituz.
Pixkanaka-pixkanaka itsas ertzera heldu ginen. Kostaldera heltzen diren olatuetan surflariak ibiltzen dira, eta horiek ere ezin falta gure Dimako itsasoan. Surflariak furgonetan joaten dira beti alde batetik bestera  eta gurean ere hori ezin falta.
Ondoren, itsasotik hondartzara heldu eta bertan Dimako bañistak aurkitu genituen.A zer nolako bañista martxosoak. Baina martxosoegiak behar bada , horietako batek ez zuen bandera gorria ikusi eta sorosleak bere bila joan behar. Susto hori pasa eta gero, gure kaiara bueltatu ginen.... bertan sardinerak azaldu zitzaizkigun dantzatxo bat eginez eta falta ez ziren sardina eta guzti gainera!!.
 Itsasoan hasi eta itsasoan amaitu. Irakasleok eguraldi txarrak, haize boladak.... kudeatu behar izaten ditugu sarritan eta ostiralean ere beste horrenbeste. Ekitaldiari amaiera emateko dantzatu egin genuen.