MUGIKORTASUN ASTEA
Irailaren 19tik
23ra Dimako eskolan mugikortasun astea ospatu genuen. Mugikortasun astea urtero eskolan prestatzen
den ekintza bat da eta Dimako ume eta nagusiak eskolara oinez etortzea bultzatzea du helburu.
Urte honetan,
ikasleei hitza ematea erabaki da eta,
beraz, 6. Mailakooi egokitu zaigu ekintza hau prestatzea.
Aste batzuk
lehenago, mugikortasun asteko ekintzak antolatzen hasi ginen. Lau ideia atera
ziren: inkesta bat egitea, pin-ak egitea aste guztian eramateko, beste urte
batzuetan egindako ibilbideak aldatzea eta gurpil zulatuak konpontzen
erakusteko tailerra egitea. Lau taldetan banatu ginen eta antolaketarako behar zen guztiaz (materiala etab.) pentsatzen
hasi ginen. Dena ordutegian sartu zen eta
mugikortasun astearekin hasteko prest geunden.
Astelehenean,
LH4koei inkesta ematera joan ginen. Inkesta hori eskola guztiari pasatzekoa
zen eta emaitzak guri bueltatzeko.
Inkestaren helburua ahalik eta pertsona gehien oinez edo bizikletaz etortzea
zen. Egun horretan pinak ere banatu
ziren.
Martitzenean,
9:00etan, aterpera joan ginen gurasoekin hitz egitera, ea zenbat egongo ziren
prest mugikortasun astean guri laguntzeko.
Eguaztenean, 5.
Mailakoak ipuina kontatzera joan ziren HH-ko (Haur Hezkuntzako) 4-5 urtekoei.
Eguenean batzarra
egin zen bildutako guraso guztiekin, barikuko ibilbidean non kokatu behar ziren
zehazteko. Gurpilak zulatzen direnean nola konpondu behar diren ere egun
horretan erakutsi genuen tailer batean. Bigarren ziklokoak oso gustura aritu
ziren gurekin.
Barikuan
bizikleta eguna ospatu zen. Ibilbidea, ginkana eta hamaiketakoa egin genituen .Dena
primeran atera zen eta denok oso ondo pasatu genuen.
Aipatzekoa da
gurasoen eta Igorreko-Dimako txirrindulari elkartekoen partetik izandako
laguntza.
Eskerrik asko
denoi hain egun polita pasatzen laguntzeagatik.
Ane Aviles Kerexeta LH 6